Gizartea -

Madrilen

Pertsona bat atxilotu dute Madrilen 30 lehergailu jarri dituelakoan

Atxilotuak eraikin ofizialetan, elizetan, alderdi politikoen egoitzetan eta hainbat ibilgailutan egin ditu kalteak, Poliziak jakinarazi duenez, sarritan pertsonen bizitza arriskuan jarrita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Madrilen, ustez 30 lehergailu baino gehiago jartzeagatik. Theodor Kaczinki, "Unabomber" AEBetan hainbat ekintza egin zituen gizonezkoaren jarraitzailea zen atxilotua, Poliziaren arabera.

Atxilotuak eraikin ofizialetan, elizetan, alderdi politikoen egoitzetan eta hainbat ibilgailutan egin ditu kalteak, Poliziaren arabera, pertsonen bizitza arriskuan jarriz sarritan, eta Auzitegi Nazionalaren esku geratu da ostiral honetan, Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak jakitera eman duenez.

Unabomberrek bezala, bakarka ekiten zuen beti, baina lagun bat zuen, Bartzelonako Probintzia Auzitegiak zortzi urteko kartzelaldira zigortu zuen emakume bat. Emakume honek bonba eskutitz bat bidali zion Albert Bastell Espetxeen Zuzendaritzako idazkariari.

J.L.M atxilotua talde anarkistekin lotuta zegoen eta bere ekintzak Interneten aldarrikatzen zituen, muturreko ekintzaileen orrialdeetan.

2010eko apirilean hasi ziren kasu hau ikertzen, eta atxiloketa irailaren 14an egin dute, Poliziak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea