Gizartea -

Italian (Turin)

Umearen zaintza kendu diote guraso batzuei "zaharregiak izateagatik"

Umea in vitro ernalketa bidez jaio zela eta "oso gaztea dela umezurtz gera daitekeela" zehaztu dute Auzitegiko magistratuek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turingo adingabeen Auzitegiak alabaren zaintza kendu diote guraso batzuei "zaharregiak izateagatik". Alabaren amak 58 eta aitak 70 urte dituzte, ‘La Stampa’ egunkariak jakitera eman duenez.

Auzitegiko magistratuek zehaztu dutenez, umea in vitro ernalketa bidez jaio zen eta "oso gaztea dela umezurtz gera liteke". "Gurasoek ez zuten kontuan izan adin horretan umea izateak ekar lezakeena" umea izatea erabaki zutenean, epaileek jakitera eman dutenez.

Honez gain, umearen aitak 45 minutuz alaba autoan negarrez utzi zuela gogorarazi dute magistratuek, baina alabaren aitak dioenez, ez zuen umearen ardura galdu inongo momentutan eta "erosketa batzuk etxean uzteko" bakarrik utzi zuen alaba autoan.

Magistratuek baieztatu dutenez, umearen ama iritsi zenean alaba zer moduz zegoen galdetu zuen eta aitak ongi zegoela erantzun zion, alaba autoan negarrez geratu zela esan gabe. Honen ondoren, ama bere gelara igo zen gehiago arduratu gabe.

Umearen aitak "deskonpentsazio disoziatibo eta psikotikoak" dituela eta amak berriz, "ez duela alabarekin kontaktu emotiborik mantentzen" esan dute Auzitegiko psikologoek.

Gurasoek alabarenganako duten "baldintzarik gabeko maitasuna" azpimarratu dute eta eurentzat "lapurreta bat jasatea bezalakoa izan dela" eta "biktima nagusiena umea izan dela" gaineratu dute. Oraingoz familia batek hartu du haurraren zaintza eta 15 egunetik behin bere benetako gurasoak ikusten ditu kasuaren aurretiazko epaia egin arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea