Gizartea -
Herriko jaietan
Emakume bat larri zauritu du suziri batek Asartan, Nafarroan
Foruzaingoak suziria bota duen ustezko gizona atxilotu du Lizarran, 51 urteko gizonezkoa, Iruñeako bizilaguna, eta arduragabekeriaz egindako lesio-delitua egotzi dio.
Erredakzioa
56 urteko emakumezko batek zauri larriak izan ditu suziri batek zangoan jo duenean, Nafarroako Asarta udalerriko jaietan. Gertatutakoaren ondorioz, 51 urteko gizonezkoa atxilotu dute.
112-SOS Nafarroako larrialdietako koordinazio bulegoak 10:19ean jaso du gertatutakoaren abisua. Dei horretan esan dieten moduan, suziri batek M.P.G. 56 urteko emakumezkoa jo du.
Zauritua lekuan bertan artatu du Antzineko osasun zentroko mediku talde batek, Larrialdietako Nafarroako Agentziak deituta. Medikuak anbulatzia medikalizatua eskatu du emakumezkoa Izarrako ospitalera eramateko.
Ondoren, 17:46ean, Foruzaingoak suziria bota duen ustezko gizona atxilotu du Lizarran, 51 urteko gizonezkoa, Iruñeako bizilaguna, eta arduragabekeriaz egindako lesio-delitua egotzi dio.