Gizartea
Desagertzea
Onik aurkitu dute Gasteizen desagertuta zegoen 82 urteko gizona
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Desagertutako pertsona egoera onean aurkitu ostean amaitu dituzte bilaketa lanak. Erreskate zerbitzuek eskerrak eman dizkiete bilaketa lanetan parte hartu duten guztiei.
-
Larrialdi zerbitzuak, Armentian. Argazkia: SOS Deiak
Larrialdi zerbitzuek onik aurkitu dute Gasteizen, Armentia inguruan, bilatzen ari ziren 82 urteko gizona, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Adineko gizona bilatzeko dispositiboa 18:00ak aldera jarri zuten martxan; izan ere, gizona eguerdian atera zen paseatzera, baina ondoren ez zen etxera itzuli.
Ertzaintzaren erreskate taldea, suhiltzaileak, Gurutze Gorria, DYA eta Udaltzaingoa aritu dira bilaketa-lanetan. Ertzaintzaren helikopteroa eta erreskaterako txakurrak ere batu zitzaizkien.
Azkenean, desagertutako pertsona egoera onean aurkitu ostean amaitu dituzte bilaketa lanak. Erreskate zerbitzuek eskerrak eman dizkiete bilaketa lanetan parte hartu duten guztiei.