Gizartea -

Trafikoa

13 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira A-8an, Kantabriarako noranzkoan

Trapaga eta Muskiz artean izan dira trafiko-pilaketak, larunbat goizean zehar. EAEko gainerako errepideetan oro har ez dago aparteko arazorik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetako 11:00ak arte, 13 kilometrorainoko auto-pilaketak izan dira A-8an, Trapaga eta Muskiz bitartean, Kantabriarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. 14:00etarako auto-ilarak amaitu dira.

Oro har, EAEko errepideetan ez dago aparteko arazorik, A-8ko puntu horretan salbu. Eguraldia lagun eta uztailaren 25eko jaieguna aprobetxatuta, milaka euskal herritarrek Kantabriarako bidea hartu dute larunbat honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Muskiz Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Trapagaran Albisteak