Gizartea -
Indarkeria
Behin-behinean aske utzi dituzte Gueñesen hilketa saiakeragatik atxilotutakoak
Bestalde, gaur eraman dute epailearen aurrera ustez 20 urteko gizon bat hiltzeagatik Gasteizen ostegunean atxilotu zuten gaztea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Giza hilketa delitua egotzita ostiralean Gueñesen (Bizkaia) atxilotu zuten emakumea behin-behinean aske utzi dute gaur, epailearen aurrean deklaratu ostean. Gertakari berarekin lotuta igande gauerdian atxilotu zuten 20 urteko gizona ere aske geratu da, behin-behinean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintzako agenteek ostiral arratsaldean atxilotu zuten emakumeari gizon bat hiltzen saiatzea egotzi diote Gueñesko lonja batean, eta 20 urteko gizon bat atxilotu zuten, gai berari lotuta. Biak aske geratu dira epailearen aurrean deklaratu ostean.
Gasteizko atxilotua epailearen aurrera eraman dute
Bestalde, epailearen aurrera eraman dute iragan ostegunean ustez 20 urteko gizon bat hiltzeagatik Gasteizen atxilotutako 18 urteko gaztea.
21:00ak aldera atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, Lakua-Arriaga inguruko pabiloi batean, indarkeria zantzuak zituen gorpu bat aurkitu ostean.