Gizartea -

Gertakaria

Desagertuta zegoen 17 urteko neska bilbotarra onik agertu da

Adingabea bera gerturatu zaie kalean Bilboko Udaltzaingoaren agenteei. Desagertuta dagoen neskatoa bezala identifikatu da eta prentsan izan duen oiartzuranekin kezkatuta zegoela adierazi die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralaz  geroztik desagertuta zegoen 17 urteko neska bilbotarra onik agertu da gaur eta Bilboko Udaltzaingoak Ertzaintzari desagerpenaren inguruko salaketa kentzeko eskatu dio.

Antza adingabea bera jarri da Bilboko Udaltzaingoarekin harremanetan. Neska gazteak Bilboko Simon Bolivar kalean zihoan patruila bat geldiarazi du eta ostiralaz geroztik desagertuta zegoen neska dela azaldu die. Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, neskak "festara joan zela" adierazi die eta prentsan argitaratutakoarekin oso kezkatuta zegoela.

Neskaren senitartekoek ostiralaz geroztik ez zuten bere berririk, eskolako arduradunek ikastetxera ez zela joan ohartarazi bezain pronto hasi ziren bilaketa lanekin eta larunbatean desagerpenaren inguruko salaketa jarri zuten Ertzaintzan. Ertzaintzak ikerketa jarri zuen abian eta azken orduetan bilaketa lanak Zornotza inguruan nagusitu dira, izan ere neska gazteak bertako ezagun batekin hitzordua egin zuen Internet bidez, Tuenti sare sozialean.

Familiakoek larunbatean ipini zuten salaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea