Gizartea -
COVID-19
Herritarrek beraiek egindako PCR probak ordainduko ditu Frantziak
Frantziako Osasun ministroak iragarri duenez, proben kostua itzuliko diete herritarrei, "medikuak agindu edo sintomak izan ala ez".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Koronabirusarekin kutsatu diren jakiteko PCR probak egiten dituzten Frantziako herritarrei horien kostua itzuliko die Gobernuak, Frantziako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez. COVID-19 kasuek gora egin dute nabarmen azken asteetan Europa osoan.
Olivien Veran Frantziako Osasun ministroak azaldu duenez, "larunbat honetan argitaratutako agindua sinatu dut eta, horri esker, PCR proben zenbateko osoa itzuliko zaie herritarrei, medikuak agindu edo sintomak izan ala ez".
'Le Figaro' kazetari eskainitako elkarrizketan Veranek ohartaratu duenez, "13 astez kasu kopuruen beherakada izan ostean, azken egunotan positibo kasuek gora egin dute. Konfinamendua amaitu zeneko eguneroko maila berean gaude".
Horren ondorioz, zonalde kaltetuenak konfinatzeko aukeraz mintzatu da Vera, "Baliteke establezimenduen irekiera mugatzea, beharrezkoa izanez gero", iragarri du. "Ez dugu gerra irabazi, gazteak bereziki zuhurtziaz ibili behar dira", azpimarratu du.
Frantziako agintariek baieztatu dutenez, 217.801 koronabirus kasu eta 30.195 hildako izan dira herrialdean.