Gizartea -
Polemika Madrilen
Esperanza Aguirrek zalantzan jarri du hezkuntzaren doakotasuna
"Alor batzuk" agian ez dutela doakoak izan behar esan du eta adierazpen horiek eztabaida piztu dute. Irakasleek murrizketen kontrako protestak deitu dituzte gaurko.
Erredakzioa
"Hezkuntza aldi batean nahitaezkoa eta doakoa bada, agian ez du doakoa eta derrigorrezkoa izan behar gainerako aldietan", adierazi zuen atzo Esperanza Aguirre Madrilgo presidenteak. Adierazpen horiek eragindako eztabaidaren ondoren Aguirrek Twitter sare sozialean azalpenak eman behar izan ditu: "Master bat ikasteaz ari nintzen", argitu du.
Aguirreren adierazpenak, hain justu, gaur milaka irakasle egiten ari diren protesta ekimenen bezperan gauzatu ziren, manifestazio batek Madril erdigunea zeharkatuko du arratsaldean.
Esperanza Aguirrek atzo ekitaldi baten ostean egindako adierazpenekzeresan handia eman dute. "Madrilgo Erkidegoak greba egun askori aurreegin behar izan die, eta presidenteak are gehiagori", adierazi zuenatzo. Dena dela, eskola orduak 20ra igotzeko aukera ez dela lanuzteaegiteko "arrazoia" adierazi zuen, baina Aguirreren ustez beti dago"arrazoiren bat irakasleentzat, edo hobeki esanda sindikatuentzat,PSOErentzat, IUrentzat, eta suminduentzat".
Greba eta protesta eguna
Sindikatuek Madrilgo Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan deitutako grebaren jarraipenaren inguruan Hezkuntza Sailak adierazi duenez, irakasleen % 43k egin dute bat lanuztearekin, sindikatuek, baina, % 80koparte hartzea izan dela azpimarratu dute.
Andaluzian, Aragoin, Balear Uharteetan, Kantabrian, Gaztela-Mantxan, Gaztela eta Leonen, Nafarroan, Galizian, Murtzian eta Melillan ere deitu dituzte protestak sektore horretako langileek.