Gizartea -

Barakaldon eta EAn

Hiru lagun atxilotu dituzte, 347 marihuana-landare izatea leporatuta

Poliziek aurkitutako lehenengo saila Gurutzetan (Barakaldo) zegoen, eta bestea, Natxitua (Ea) auzoko Aldebaster aldean, horrelako uzta bat lantzeko bereziki moldatutako berotegi batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibileko agenteek hiru pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, bi marihuana sail aurkituta (guztira, 347 marihuana-landare) bi operaziotan.

Poliziek aurkitutako lehenengo saila Gurutzeta auzoan zegoen (Barakaldo) eta bestea, Natxitua (Ea) auzoko Aldebaster aldean, horrelako uzta lantzeko bereziki moldatutako berotegi batean.

Lehenengo lursailean 140 landare atzeman dituzte agenteek estalpe batean, eta lehortzeko horiek manipulatzen ari zen pertsona bat atxilotu dute.

Beste lursaila marihuana lantzeko moldatuta zegoen, eta berotegi bat eta bi estalpe zituen. Sail honetan, 207 marihuana-landare, 37 adar eta saltzeko eta banatzeko prest zituzten hiru poltsa atzeman dituzte.

Termostatoak, haizagailuak, lanpara termikoak eta erradiadoreak ere konfiskatu dituzte. Azkeneko lursailean beste bi pertsona atxilotu dituzte poliziek, landareekin lan egiten ari zirenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea