Gizartea -

Mendiko istripua

Bilboko mendizale bat hil da Europako mendietan

Guardia Zibila istripua nola gertatu zen ikertzen ari da. Dirudienez, 34 urteko mendizaleak irrist egin zuen, eskalatzen ari zela, eta 20 metroko erorikoa izan zuen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko mendizale bat hil zen ostegunean Peña Vieja mendian (Europako mendiak), Asturiasko larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez. Istripu berean, onik erreskatatu zituzten hildako mendizalearekin zihoazen beste bi pertsona.

Arratsaldeko lehen orduan gertatu zen ezbeharra, 1.000 metro inguruko desnibela daukan toki batean, Asturias eta Kantabria artean, Camaleño udalerrian.

Antza denez, hiru mendizaleak soka berarekin zeuden lotuta.

Ezbeharra nola jazo zen ikertzen dabiltza

Guardia Zibila istripua nola gertatu zen ikertzen ari da. 34 urteko mendizaleak irrist egin omen zuen, eskalatzen ari zela, eta 20 metroko erorikoa izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria Asturias Mendiko istripuak