Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Zegaman desagertutako 69 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

08:40ak aldera aurkitu dute hilotza, Barbari auzoko mendi-zonalde batean, Zerain udalerrian.

  • Bilaketa taldearen irudietako bat

    Bilaketa taldearen irudietako bat. Argazkia: SOS Deiak Twitter

Ostiralaz geroztik desagertutako 69 urteko gizonezkoaren gorpua aurkitu dute bilaketa-taldeek, SOS Deiak-ek Twitter bidez jakinarazi duenez. 08:40ak aldera aurkitu dute hilotza, Barbari auzoko mendi-zonalde batean, Zerain udalerrian.

Desagerpenaren berri eman zuen lagun batek ostiralean, adostutako hitzorduan azaldu ez zela ikusita. Aratz mendia eta Zegama artean zabaldu zituzten bilaketa lanak.

Lainoagatik bilaketa-dispositiboa bertan behera utzi behar izan zuten larunbatean, baina geroago ekin zioten berriro, eta asteburu osoan izan dira lanean. Ertzaintzako, Gurutze Gorriko eta DYAko taldeek parte hartu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena