Gizartea -
Neurri zorrotzagoak
Europak hortzetako zuritzaileen erabileran neurriak hartu ditu
Dentistak bakarrik izango dute perioxido kontzentrazio handia duten hortzetako zuritzaileak erabiltzeko baimena.
Erredakzioa
Europar Batasunak neurri zorrotzagoak hartu ditu hortzetako zuritzaileen erabileran eta % 6 hidrogeno perioxido baino gehiago duten zuritzaileak debekatuko ditu. Hartutako neurrien helburua erkidegoko merkatuetako produktuen segurtasuna bermatzea izango da.
Estatukideak erabaki hau hartu dute hidrogeno perioxido altua duten hortzetako zuritzaileen inguruan. Europako araudiaren arabera hortzak zuritzeko kosmetikoak sustantzia horren % 0,1 izan dezakete gehienez.
% 0,1 hidrogeno perioxidorainoko hortzetako zuritzaileak "merkatuko kontsumitzaileentzat erabilgarriak izaten jarraitzeko" erkidegoko araudia errepasatuko dute hogeita zazpiek, Batzordeak agiri baten bidez jakinarazi duenez. Sustantzia hortatik % 0,1 baino gehiago duten produktuak "dentistak bakarrik saltzeko" arautu dute.
Dentistak bakarrik izango dute perioxido kontzentrazio handia duten hortzetako zuritzaileak erabiltzeko baimena, tratamendu honen lehen fasean. Produktu hau gainontzeko faseetan erabiltzeko profesionalak bakarrik baimendu dezake, betiere 18 urtetik gorakoei.