Gizartea -
Asteazkenean
Lehen autobus hibridoa asteazkenean jarriko dute martxan Donostian
Autobus honek ohiko autobus batek baino % 30 energia gutxiago behar du.
Erredakzioa
Donostian bihar ikusiko dugu martxan lehenengo aldiz seriean egindako autobus hibridoa. Europan gisa honetako 20 egin dituzte, horietako bat Donostiarako. Ohiko autobus batek baino % 30 energia gutxiago behar du autobus berri honek.
Gainerako autobusak baino % 10 garestiago da autobus hibridoa, baina udalak europako CIVITAS programaren diru laguntza jaso du erosteko eta, gainera, Donostiako mugikortasun arduradunek jakinarazi dute ohiko autobusek baino % 30 gutxiago kontsumituko duela urtean.
Erabiltzaileek zarata gutxiago egiten duela antzemango dute, Gerardo Lertxundi, mugikortasun zuzendariak jakinarazi duenez.
Linea guztitan ibiliko da autobusa txandaka, baldintza ezberdinetan ematen duen erantzuna neurtzeko. Prototipoarekin hasitako frogak osatuko dituzte horrela.