Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bati eraso dio Gasteizen

Eraso matxista atzo jazo zen, 22:00ak aldera, Santa Barbara plazan. Ordu horretan, gizonezko batek adingabe bat besoetan zuen emakume bati eraso egin ziola ohartarazi zuen herritar batek.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeria delitua egotzita, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Horrez gain, Udaltzaingoak erresistentzia eta agintaritzako agentearen aurkako atentatua leporatu dio atxilotuari.

Eraso matxista atzo jazo zen, 22:00ak aldera, Santa Barbara plazan. Ordu horretan, gizonezko batek adingabe bat besoetan zuen emakume bati eraso egin ziola ohartarazi zuen herritar batek.

Udaltzaingoak, une horretan kalean eztabaidatzen ari ziren bi pertsonak aurkitu eta banandu zituen. Alabaina, gizona, lasaitu ordez, udaltzainetako baten aurka egin zuen, eta, ondorioz, geldiarazi eta atxilotu egin zuten.

Emakumeak bere bikotekide ohia zela baieztatu zien, eta, beraz, genero indarkeria delitua egotzi zioten gizonari. Gaur goizean jarriko dute epailearen esku.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa