Gizartea -

Cayon operazioa

Bederatzi atxilotu Bilbon eta Irunen, legez kanpoko immigrazioa erraztea egotzita

Sareak Kantabriako higiezinen agentzia baten bidez etxebizitzak alokatzen zituen, Euskadin bizi ziren atzerritarren izenean, eta erroldatu ondoren familia berrelkartzea eskatzen zuten.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak hamar pertsona atxilotu ditu Kantabrian, Bilbon eta Irunen. Sareak Santa Maria de Cayoneko (Kantabria) higiezinen agentzia baten bidez etxebizitzak alokatzen zituen, Euskadin bizi ziren atzerritarren izenean, eta erroldatu ondoren familia berrelkartzea eskatzen zuten.

Bilbon zortzi pertsona atxilotu dituzte, eta Irunen beste bat, guztiei agiriak faltsutzea leporatuta. Higiezinen agentziako jabea susmagarri nagusia da, eta Santanderren atxilotu zuten.

Espainiako Poliziaren hitzetan, familia berrelkartzeko 36 bizileku baimen ematea saihestu du Cayon Operazioak. “Cayon haranean etorkinak erakarri dituzte familia berrelkartzeko eskaerek”, gaineratu du Poliziak ohar batean.

Santa Maria de Cayoneko Udaltzaingoak eskatuta ikerketa iragan otsailean abiatu zuten; bertan, Castañedan eta Penagosen erroldatze eskaerek nabarmen gora egiten ari zirela ikusita.

Erroldatzeetan, higiezinen agentziako jabeak bideratutako alokatze-kontratuak agertzen ziren. Konkretuki, udalerritik gertu etxebizitzak alokatzen zituen, erroldatze eta elkarbizitza egiaztagiriak lortu ondoren, familia berrelkartzeko eskaerak eginez Santanderreko Atzerritarren Bulegoan.

Poliziaren ahotan, higiezinen agentziako jabeak sarea zuzentzen zuen. Etxebizitzak alokatu, udalen kudeaketan bitartekari lanak egin eta Atzerritarren Bulegoan agiriak aurkezten zituen, hain zuzen ere, familia berrelkartzeko eskatzaileek gaztelaniaz hitz egiten ez zekitenaren aitzakiarekin.

Etxebizitzetako jabeek maizterrak pertsonalki ezagutzera heldu ez zirela azaldu dute, hilero errenta kontuetan kobratu eta ordainagiriak zuzenean higiezinen agentziari bidaltzen zizkiotelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Migrazioa Bizkaia Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Kantabria