Gizartea -

Gertaera

Ertzaintzak aurkitu egin du Gorbeian galduta zegoen bilbotarra

Ilunabarrak eta lainoak eragin zuten gizonezkoa galtzea. Ondo zegoen, baina hipotermia sintomak zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek Gorbeia mendian galduta zegoen 34 urteko mendizale bilbotarra aurkitu dute bart, galduta zegoela esateko lagun bati telefonoz deitu eta hark Ertzaintzari horren berri eman eta gero. Gizonezkoa ondo zegoen, baina hipotermia sintomak izan.

Mendizaleak Orozkon (Bizkaia) utzi zuen ibilgailua, Urigoiti auzoan, eta txakurrarekin batera abiatu zen mendian gora. Ilunabarrak eta lainoak, baina, galtzea ekarri zuten, eta, lagunari telefonoz esan zionez, deshidratatu egin zen, ura amaitu egin baitzitzaion.

Mendizalea bilatzeko lanetan, agenteak harekin harremanetan jarri ziren telefonoz, eta hark deshidratatuta eta hotzak zegoela esan zien.

Gauerdia pasatu eta minutu batzuetara aurkitu zuten. Ondo zegoen, baina hipotermia sintomak zituen. Ondoren, Pagomakurre aldera jaitsi ziren denak, operatiboa osatzen zuten gainerako kide guztiak bertan baitzituzten zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea