Gizartea -

Fuego

Eraikin bat partzialki hustu behar izan dute Eibarren sute baten ondorioz

Suak ez du inor zauritu, baina kalte materialak sortu ditu zonaldean aparkatutako zenbait ibilgailutan.

Eraikin bat partzialki hustu behar izan dute Eibarren sute baten ondorioz. Irudia: EiTB
Eraikin bat partzialki hustu behar izan dute Eibarren sute baten ondorioz. Irudia: EiTB
Eraikin bat partzialki hustu behar izan dute Eibarren sute baten ondorioz. Irudia: EiTB

Agencia | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarko (Gipuzkoa) eraikin bat partzialki hustu behar izan dute etxebizitza batean sutea piztu delako. Suak ez du inor zauritu, baina txintxorrek kalte materialak eragin dituzte zonaldean aparkatutako zenbait ibilgailutan.

Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, sua 02:50 aldera piztu da Isasi kaleko etxebizitza batean.

Suhiltzaileek hiru ordu eman dituzte sua itzaltzeko lanean. Sutea logela batean hasi da, eta ke asko sortu du, suhiltzaileek zehaztu dutenez.

Suteak ez du inor zauritu, baina kalean aparkatutako autoetan kalteak egin ditu, erantsi du Segurtasun Sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eibar Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak