Gizartea -

Euskadi

Baliteke 5.700 langilek baino gehiago amiantoarekin lan egin izana

EAEko 244 enpresak mineral horrekin lan egin zuten; batez ere, 60, 70 eta 80ko hamarkadetan erabili zen enpresa eta lantegi ezberdinetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Amianto Planak 459 txosten eta 270 bisita egin ditu amiantoaren egoeraren nondik norakoak ezagutzeko EAEn: izan ere, gure erkidegoan 5.719 langile daude amiantoarekin kutsatuak.

Datu guzti horiek gaur ezagutu dira Sonia Perez Lan sailburuordeak eta Pilar Collantes Osalaneko zuzendariak amiantoaren elkarteko biktimekin izan duten bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak agiri batean jakinarazi duenez.

Lurraldeka, Araban, 52 txosten eta 99 bisita egin dituzte; Bizkaian, 99 txosten eta 99 bisita, eta, Gipuzkoan, 308 txosten eta 72 bisita egin dituzte.

Amiantoaren kaltetuen borondatezko zerrendaren azken datuen arabera, baliteke 5.179 langilek amiantoarekin lan egin izana; horietatik, 4.254 langilek erretiratuak daude.

Bestalde, EAEko 244 enpresak mineral horrekin lan egin zuten; batez ere, 60, 70 eta 80ko hamarkadetan erabili zen enpresa eta lantegi ezberdinetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea