Gizartea -

KORONABIRUSA

353 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn azken orduetan

Hain zuzen ere, positibo berrietako 204 Bizkaian atzeman dituzte, 75 Gipuzkoan eta 64 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 10 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Pertsona bat bizikleta batekin. Argazkia: EFE
Pertsona bat bizikleta batekin.
Ospitaleratuen kopuruak gora egin du EAEn: 94 lagun dira dagoeneko

1:18

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 353 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 204 Bizkaian atzeman dituzte, 75 Gipuzkoan eta 64 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 10 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Horrez gain, gaitza atzemateko 4.669 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Arrasate (bi), Azkoitia (bat), Azpeitia (bi), Beasain (bat), Bergara (bi), Deba (bat), Donostia (17), Eibar (zortzi), Elgeta (bat), Elgoibar (bederatzi), Gaintza (bat), Hondarribia (hiru), Irun (lau), Lezo (bat), Mutriku (sei), Ordizia (bi), Oñati (bat), Soraluze (bat), Urnieta (bat), Villabona (bat), Zegama (zortzi), Zestoa (bat) eta Zumaia (bat).

Bizkaian: Abanto-Zierbena (bat), Zornotza (bat), Amoroto (bat), Arrigorriaga (bat), Barakaldo (17), Basauri (lau), Deba (bi), Berango (bat), Bilbo (115), Derio (lau), Durango (lau), Erandio (lau), Ermua (bat), Etxebarri (bi), Galdakao (bost), Getxo (12), Igorre (bi), Leioa (lau), Lekeitio (bi), Mungia (bi), Ondarroa (bi), Portugalete (zazpi), Santurtzi (lau), Sestao (hiru), Sopela (bat), Urduña (bat) eta Trapagaran (bat). 

Araban: Arratzua-Ubarrundia (bat), Aiara (bi), Laudio (bi), Agurain (bat) eta Gasteiz (58).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 175 emakumeak dira eta 178 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 20 eta 29 urte bitartean dituzte (66 kasu).

COVID-19a duten beste 27 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 64 euskal herritar 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 30 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 54 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 49k 50-59 urte bitartean, 34k 60-69 urte bitartean eta beste 29k 70 urtetik gora.

1,42 da gaurko R0 indizea (atzo 1,43 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun lau pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.

146 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan

Nafarroak 146 kasu positibo erregistratu zituen atzo, baita zazpi ospitaleratze berri ere, egun horretan 1.532 PCR proba egin ostean.

Iruñeak eta bere eskualdeak kasu berri gehienak biltzen jarraitzen dute, % 44, ondoren Tuterako eskualdeak (% 13) eta gero Lizarrak (% 6). Gainerako % 37a Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen da.

Kasuen adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, 15-44 urteko blokea da nagusi, kasu guztien % 54ra iritsiz; ondoren, 0-14 urteko blokea dago, % 18rekin. Jarraian, 45 eta 59 urte bitarteko blokeak jarraitzen du, kasu berrien % 17rekin, eta 60 urtetik gorako blokeak, berriz, % 11rekin. Kasu berrien batez besteko adina 34,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasu berrien % 54 gizonezkoak dira eta % 46 emakumeak, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Ikuspuntu epidemiologikotik, atzo zazpi ospitaleratze berri izan ziren Nafarroan COVID-19aren ondorioz. Foru Erkidegoan ez zen birus horrek eragindako heriotza berririk izan, beraz, pandemia hasi zenetik, 530 pertsona hil dira.

Nafarroako ospitale-sarean, COVID-19a duten 48 pertsona daude ospitaleratuta; horietako sei zaintza intentsiboetan daude, sei etxeko ospitaleratzean, eta gainerakoak, 36 gaixo, gela arruntetan daude.

Atzoko kasu guztiei gehituz gero, COVID-19aren bidezko infekzioen intzidentzia metatua 7.553koa da gaur egun.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Nafarroako Osasun Zerbitzua