Gizartea -

Jokuaren sektorea

Estatuko Loteria Enpresaren % 30 pribatizatu du Gobernuak

Operazio honek 7.000 milioiko diru-sarrerak emango dizkio Estatuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietatearen (SELAE) % 30 pribatizatuko du eta, horrela, Estatuak utzi egingo dio jokoa kudeatzeari, azken 250 urteetan bere esku izan eta gero.

Jose Blanco Sustapen ministro eta Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan esan duenez, eskaintza hau inbertitzaile handiei, erakundeei, zein inbertitzaile txikiei zuzenduta dago eta Pribatizazioetarako Aholku Batzordeak eskatutako gardentasun eta publizitate arauak betetzen ditu. Batzorde horrek ontzat eman zuen astelehenean.

Horrela, jaulkipen-sariak antzeko balioa lortzen badu, baliteke operazioarekin 7.000 milioi euro eskuratzea. Aurreikuspenak betez gero, Loteria Sozietatearena izango da Espainian burtsetako eragiketa-aretoetan inoiz egin den merkaturatze arrakastatsuena.

Azken balorazioaren arabera, SELAE IBEX-35 indizeko zazpigarren edo zortzigarren postuan geratuko da. Konpainiako presidenteak, Aurelio Martinezek, 21.000 milioi euro inguruan ibiliko dela aurreratu zuen ekainean.

Ministro Kontseiluaren oniritzia jaso ondoren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) igorpenaren liburuxka onartu beharko du datorren aste amaierarako. Horrela, Loterias enpresak liburuak ireki eta "road show" edo inbertitzaileen aurreko bira abiatu hasi du. Urriaren 20an edo 21ean estreinatuko da burtsan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea