Gizartea -

SUTEA

Bi pertsona ikerketapean daude Zangozako Merindadeko suteagatik

Foru Poliziak zuzendutako ikerketaren arabera, sei hektarea erre dituen sutearen sorburua uzta biltzeko makina batean eta traktore batean dago.

Zangozan kiskalitako sei hektareak. Argazkia: Foruzaingoa.
Zangozan kiskalitako sei hektareak. Argazkia: Foruzaingoa.
Zangozan kiskalitako sei hektareak. Argazkia: Foruzaingoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingurumenaren Babeserako Brigadarekin elkarlanean aritzen diren Foruzaingoko agenteak, bi gizon ikertzen ari dira, ustez nekazaritzako sute delitu bat egiteagatik. Sute horrek sei hektarea zerealari eragin zien Kaseda eta San Isidro del Pinar artean, Zangozako Merindadean.

Foru Poliziaren agenteak suhiltzaile eta helikopteroekin batera hasi ziren lanean. Beranduago, Zangozako eta Tafallako polizia-etxeetan kaltetuen hainbat salaketa jaso zituzten, sute batek beraien jabetzako lursailei eta ondasunei eragiten zielako.

Guztira, sei hektarea gari, hainbat zuhaitz eta 2.000 eurotik gorako balioa zuen askotariko materialak erre ziren sutean, Poliziak jakitera eman duenez. Gertakaria Casedako "Romeroso" inguruan hasi zen eta San Isidro del Pinarreko "la Cotilla" eremura zabaldu zen.

Helikopteroak eta suhiltzaileak lanean ari ziren bitartean, Foruzaingoko patruilak sutearen ikerketarekin hastean, kaltetutako lekukoen eta jabeen bost manifestazio-akta jaso zituzten. Sutearen sorburua uzta biltzeko makina batean eta traktore batean kokatu zuten. Dirudienez, bi aparatu horien gidariek bertatik alde egin zuten inor jakinaren gainean utzi gabe.

Sua itzaltzeko erabilitako baliabide pertsonal eta materialen kostua 15.000 eurokoa da, eta kostu hori ustezko arduradunei ere egotziko zaie.

Atestatuaren eginbideak Agoizko epaitegi batera eta Nafarroako Ingurumen Fiskaltzara bidali dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekologia gaur Foruzaingoaren albisteak Nekazaritza