Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek bikotekide ohia hil du Segovian
La Granja udalerrian jazo da hilketa. 37 urteko emakumea sastadaz hil ostean, ustezko hiltzaileak bere burua zauritu du eta orain, ospitaleratuta dago, larri.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
42 urteko gizonezko batek bikotekide ohia sastadaz hil du larunbat honetan Segoviako La Granja udalerrian. 37 urteko emakumea hil ostean, bere burua zauritu du eta orain, ospitaleratuta dago, larri. Indarkeria matxistarekin lotutako jazoera gisa dabil ikertzen Guardia Zibila.
Larunbat honetako 09:15ak inguru, Gaztela Leongo Larrialdi Zerbitzuek hainbat auzokideren deiak jaso dituzte, esanez bikote batek errieta zuela Segoviako Atearen aurrean dagoen biribilgunetik gertu.
Herritar batek azaldu duenez, bat-batean, gizonezkoak arma zuri bat atera eta biktima sastatu du. Emakumea lurrean geratu da, eta gizonezkoak bere burua zauritu du. Anbulantzia bertaratu da, eta emakumea berpizten saiatu dira, baina azkenean hil egin da.
------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.