Gizartea -

KORONABIRUSA

770 positibo berri Hego Euskal Herrian azken orduetan

370 Bizkaian izan dira, 160 Nafarroan, 106 Gipuzkoan eta 130 Araban.

Adineko jendea kalean. Argazkia: EFE.
Adineko jendea kalean. Argazkia: EFE.
600eko langa gainditu du gaur positiboen bilakaerak EAEn

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herrian egindako 9.586 PCR probetan, 770 kasu positibo berri zenbatu dira azken orduetan.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 610 positibo berri erregistratu dira PCR proba bidez azken 24 orduetan. Euskadin atzemandako kasu berri guztietatik, 370 Bizkaiari dagozkio, 106 Gipuzkoari eta 130 Arabari. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren lau lagunek positibo eman dute.

Osasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzo 7.780 PCR proba egin zituzten.

Atzoko egunean, gainera, 18 ospitaleratze berri izan ziren COVID-19aren ondorioz, eta 14 pertsona daude ZIUn.

Osasun Sailak astelehenean eguneratuko du udalerriei buruzko informazioa, baita R0 indizea ere.

Nafarroa

Bestalde, 160 kasu positibo berri erregistratu ditu Nafarroak egindako 1.806 PCR probetan. "Normaltasun berria" hasi zenetik positibo kopururik altuena da, eta hirugarrena PCR probei erreparatzen badiegu.

Nafarroako hiriburua eta Iruñerria dira zonalderik kaltetuenak (kasuen % 47), jarraian Tutera doa (kasuen % 21), eta, gerora, Lizarra (kasuen % 13). Adinari erreparatuta, 15 eta 29 urte artean izan dira kasu gehien (% 32), 30-44 urte bitartean, berriz, kasuen % 23, eta kasuen erdia baino gehiago 15 eta 44 urte bitarteko tarteari dagokio.

Ez da hildakorik egon foru erkidegoan; beraz, 532 izaten jarraitzen du hildakoen kopuruak. Erietxeetako egoerari dagokionez, "egonkor" dago. Sei ospitaleratze berri izan dira, eta horietako lau 65 urtetik gorako pertsonei dagokie. Gainera, COVID-19a duten 50 pertsonak ospitaleratuta jarraitzen dute, bost ZIUn eta beste hiru euren etxeetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak Medikuen albisteak COVID olatu berria Osasunbidea Gaurko albisteak Nafarroan