Gizartea -
Bost lagun atxilotuta, Bizkaia
Iruzur fiskala egiten zuen gaizkile taldea desegin du Ertzaintzak
Aurtengo urtea bakarrik kontuan izanda, 1,5 milioi euro iruzurtu dituzte. Sareak Espainiako toki desberdinetan aritzen eta Espainiatik kanpo ere kontaktuak zituen.
Erredakzioa
Ertzaintzak hamabi pertsona atxilotu ditu eta iruzur fiskala egiten zuen sarea desegin du. Gaizkile taldea Espainia osoan jardun da azken hilabeteetan eta atzerrian ere kontaktuak ditu. Kalkuluen arabera, hainbat mlioi euro lapurtu dizkiete Estatuko eta Bizkaiko ogasunei, 1,5 milioi euro aurten.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak prentsaurrekoa eman du Larrieldietako zentroan Poliziaren operazioaren zehetasunen berri emateko.
Aresen hitzetan, ikerketak sei hilabete iraun ditu eta operazioa Bizkaian eta Espainiako bost probintziatan egin dute, Zergak Biltzeko Agentziaren, Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren laguntzartekin.
Atzemandako materialaren artean diru kopuru handia zenbatzeko makina elektronikoa, IP helbideak aldatzeko sistema informatikoak, 27 ordenagailu, 12 disko gogor eta 26 telefono daude. Bost pertsona atxilotuta, Bizkaian
Aresek azaldu duenez, oraindik ez dute iruzurrez lapurtutako diru kopurua zenbatu, baina hainbat milioi euro izan omen dira. Konkretuki, aurten 1,5 milioi euro baino gehiago iruzurtu dizkiete Estatuko eta Bizkaiko Ogasunei.
Iruzurra egiteko, sareko kideek eginbeharrak banatzen zituzten administrazioaren kontrol sistemak saihesteko.
Hamabi atxilotuen artean, bi argentinar eta errumaniar bat daude. Bost atxiloketa Bizkaian egin dituzte, beste bat Kantabrian, beste bat Errioxan, beste bat Bartzelonan eta lau Madrilen.