Gizartea -
Liskarra
Gazte talde bat kotxearekin nahita harrapatu du gizon batek Bilbon
Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen bart, espaloira igo eta gazte talde bat harrapatzeagatik. Hori gertatu baino lehen, liskar bat izan zuten.
Erredakzioa
Goizaldeko seiak inguruan jaso zuen Ertzaintzak abisua Bilboko Indautxu auzoan, kotxe batek gazte talde bat harrapatu ostean. Simon Bolivar eta Areiltza Dokotorearen bidegurutzean aurkitu zituzten gazteak, horietatik hiruk kolpeak zituzten. Ibilgailua espaloira igo zen eta bertatik oinez zihoan taldearen aurka egin zuen.
Lehenago liskar bat izan omen zuten. Istiluaren ondoren, gizonak alde egin zen, baina minutu gutxira kotxean azaldu zen berriro eta taldea oinez zihoan kalera kontrako norabidean sartu zen. Harrapatu ostean, etxebizitza baten aurka egin zuen talka autoak eta kolpe-leungailua erori zitzaion. Ondoren, arrapaladan joan zen kotxea bertatik.
Ertzaintzaren patruila batek inguruak miatu eta ondoko kale batean aurkitu zituen kotxea, kolpez beteta, eta horren jabea. Gizonezkoa identifikatutakoan, lesio delitua eta ausarkeriaz gidatzea egotzita atxilotu zuten agenteek. Epailearen esku utziko dute datozen orduotan.