Gizartea -

Koronabirusa

Koronabirus agerraldi bat atzeman dute Bilboko zahar-etxe batean, 10 kasurekin

Ballesol zahar-etxeko bederatzi egoiliarrek eta profesional batek positibo eman dute gaitza atzemateko PCR probetan. Zentro horretan 31 profesional eta 43 egoiliar daude.

Ballesol zahar-etxea, Bilbon. Argazkia: Google Maps
Ballesol zahar-etxea, Bilbon.
Ballesol zahar-etxea, Bilbon. Argazkia: Google Maps

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirus agerraldi berri bat atzeman dute Bilbon, erdigunean kokatuta dagoen Ballesol zahar-etxeko bederatzi egoiliarrek eta profesional batek gaitza atzemateko PCR probetan positibo eman ostean. Izan ere, astelehenean egoiliar batek eman zuen positibo, eta, atzo, langile zein egoiliar guztiei (31 profesional eta 43 egoiliar) egin zizkieten probak.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, zahar-etxean egindako baheketaren ondoren jaso dituzte datu horiek. Gauzak horrela, egoiliar guztiak Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura eramango dituzte datozen orduetan.

Azken bi hilabeteetan, deseskalatze prozesuko 3 fasea burutu zenetik, Aldundiak gaitza atzemateko 5.870 PCR proba baino gehiago egin ditu Bizkaiko zahar-etxeetan.

Horietatik, 3.300 baino gehiago zentro horietako osasun arloko profesionalei egin zaizkie. Hain zuzen ere, kasu positibo gehien baieztatu dituzten udalerrietan egin dituzte zahar-etxeetan balizko kasu positiboen bila egindako prebentziozko probak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Adinekoentzako egoitzak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Adinekoak gaur