Gizartea -

BILBO

"Ez jaietan" jende pilaketak saihesteko eskatu du Bilboko Udalak

Bestalde, Bilboko Udala datorren urteko Aste Nagusian hasi da lanean: "has gaitezen imajinatzen 2021eko Aste Nagusiko edizioa, inoizko bereziena izan dadin".

Marijaia. Argazkia: EFE.
Marijaia. Argazkia: EFE.
Marijaia. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aste Nagusia ospatuko zen egun hauetan, abuztuaren 22tik 30era, arduraz jokatzeko beharra gogorarazi du Bilboko Udalak. Aldi berean, familia eta lagunarteko bilkurak saihesteko eskatu du.

Juan Mari Aburto alkateak duela egun batzuk eragile sozialei jende pilaketak ekiditeko ekitaldirik ez antolatzea eskatu zien bezala, ostegun honetan itziar Urtasun, Jaien zinegotzia, izan da eskaera berdina egiteko herritarrei zuzendu zaiena.

"Aste Nagusi bakoitzean bezala, aurten ere zuen laguntza eskatuko dizuegu. Ez jai dibertigarriak, alaiak, umoretsuak eta erasorik gabekoak bizitzeko, baizik eta Aste Nagusia zergatik ez dugun ospatuko ulertzeko eta guztiok arduraz jokatzeko, guztion osasuna jokoan baitago ", zehaztu du zinegotziak.

Jaiak bertan behera uztearen inguruan, Urtasunek adierazi du "oso erabaki zailak" izan direla, baina “ziur gaude egokia dela milioi bat pertsona baino gehiago ez deitzea”.

Udala datorren urteko Aste Nagusian lanean hasi da, eta Itziar Urtasunek jai horietan pentsatzeko deia egin die bilbotarrei: "ilusioa berreskuratzeko, 2021eko Aste Nagusiaren edizioa imajinatzen has gaitezen proposatzen dizuet, historiako Aste Nagusirik bereziena izan dadin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Jaiak Udako albisteak