Gizartea -

Istiluak Bilbon

Edukiontzi bat mugitu nahian zebilen gizonak gorputzaren % 10 erre du

52 urteko gizonak eskuak eta bizkarra erre ditu, baina zauriek ez dute tratamendu kirurgikorik beharko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat Bilboko Monte Izaro Mendiaren kalean sutan zegoen edukiontzi bat mugitu nahian zebilela zauritu zen eta eskuak eta bizkarra erre ditu, gortutzaren % 10a, Gurutzetako Ospitalearen (Barakaldo) arabera.

Gaixoak (52 urte), Erredura Handietako Unitatean ospitaleratu zuten, eta zauriek ez dute tratamendu kirurgikorik beharko.

Gertakariak 05:15ak inguru jazo ziren; aparkatuta zeuden autoak ez erretzeko edukiontzi bat mugitu nahian zebilela, irrist egin eta erre egin zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea