Gizartea -
Gertakaria
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute ibaian, Zornotzan
82 urte zituen eta atzo gauean desagertu zen. Senideek aurkitu dute gorpua etxetik gertu eta Ertzaintzak atera du uretatik.
Erredakzioa
Atzo desagertu zen 82 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute Zornotzako ibaian, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Aipatu iturrien arabera, biktima ur gainean zegoen senideek aurkitu dutenean. Hildakoaren etxe ondoan omen zegoen eta Ertzaintza izan da gorpua uretatik atera duena.
Orain, gorpua auzitegi-medikuarenera eramango dute heriotza zerk eragin duen argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea