Gizartea -

KORONABIRUSA

32 urteko SD Oyonesako zuzendarietako bat hil da COVID-19aren ondorioz

Logroñoarrak koronabirusaren aurretik bestelako patologiarik ez bazuen ere, joan den ostegunean ospitaleratu egin behar izan zuten eta egun bat beranduago, ostiralean, hil zen.

Oion, Araba. Argazkia: EFE.
Oion, Araba. Argazkia: EFE.
Oion, Araba. Argazkia: EFE.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SD Oyonesa Kirol Elkarteko 32 urteko zuzendarietako bat hil da  hil da COVID-19ak jota.

Jesus Gonzalez Logroñokoa zen eta joan den asteburuan eman zuen positibo. Logroñoarrak koronabirusaren aurretik bestelako patologiarik ez bazuen ere, joan den ostegunean ospitaleratu egin behar izan zuten eta egun bat beranduago, ostiralean, hil zen.

Oyonesa kirol elkarteak omenaldia egin dio sare sozialetan eta Araba, Errioxa eta Nafarroako kirol elkarte ugari ere omenaldira batu dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Medikuntza albisteak Oion COVID fokuak