Gizartea -

Murrizketak

Ordainsari baten erdiari uko egiteko eskatu die Kataluniak medikuei

Kataluniako osasun zerbitzuak 45 milioi euro aurreztu nahi ditu, Gabonetako ordainsaria % 50 murriztuz. Soldata nola murriztu nahi duten azaldu diete sindikatuei agintariek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Institut Catala de Saluteko (ICS) profesionalek murrizketa berriei egin beharko diete aurre, aurtengo aurrekontuak aurrikusitako murrizketa bete ahal izateko.

Sektoreko negoziaketa mahaia bildu da gaur eta ICSk ordainsaria nola murriztuko duen azaldu die sindikatuei. Iragan astean eman zuten murrizketaren berri. Kataluniako osasun zerbitzuak 45 milioi euro aurreztu nahi ditu, Gabonetako ordainsaria % 50 murriztuz. Urte bukaerara arte 77 milioi euro aurreztu behar ditu ICSk. Izan ere, aurrekontua % 10 murriztu da aurten.

Sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez, osasun profesionalen soldatako lanpostu-mailako osagarria % 50 murriztea proposatu du ICSk, eta baita ordainsariaren beste kontzeptu batzuren ordainketa datorren urtera arte atzeratzea ere.

Horrela, Gabonetako ordainsaria % 50 murriztuko du ICSk, urriko, azaroko eta abenduko lanpostu-mailako osagarritik.

25 milioi euro aurreztu nahi dituzte

Soldatetan 45 milioi euro murriztu behar dituzte, eta neurri horrekin 25 milioi aurreztea espero dute.

Gainerako 20 milioiak unibertsitate karrerako osagarriaren ordainketa 2011ko abendutik 2012ko urtarrilera azteratuz aurreztuko dituzte.

ICSk komunikatu baten bidez jakitera eman duenez, gaur proposatutako neurriak aldi baterako izango dira eta 2011ko urrian, azaroan eta abenduan aplikatuko dituzte soilik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea