Gizartea -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorka Orive: "Nekez egongo dira isolamendu mugatuak eskoletan, gaur egungo egoeran"
EHUko ikertzailearen iritziz, ikasturte hasierarako neurriak "berandu" iritsi dira, "ziurgabetasuna sortuz". "Hezkuntza telematikora bueltatzea buruhauste handia izango litzateke familientzat".
Radio Euskadi | Erredakzioa
Gorka Orive EHUko Farmazia irakasle eta ikertzaileak Radio Euskadin azaldu duenez, gaitza atzemateko PCR probetan positibo emandako pertsonen kopurua % 9koa da gaur egun, eta "transmisioa oraindik handia dela esan nahi du horrek, nahiko kezkagarria ikasturte akademikoaren hasieraren atarian gaudelako".
Oriveren iritziz, martxoko egoerak ez du gaur egungoarekin zerikusirik: "Gaixotasunaren diagnostikoa eta tratamendua aldatu egin da, eta agerraldiak kontrolatzeko mekanismoak egokitu egin dira". Udan, familien eta lagunen arteko kontaktuak ugaritu direla esan du, eta, bere iritziz, deseskalatze prozesua azkar egiteak eragin du "bigarren agerraldia".
Halaber, Oriveren ustez, maskararen derrigortasunak "ez du inolako zerikusirik" azken asteetan atzemandako kasuen gorakadarekin. Ikertzaileak gogorarazi du "espazio itxietan, jendetsuetan eta aireztatze-sistema akastunak dituzten tokietan" kutsatzen direla gehien bat herritarrak, hala nola, "tabernetan, diskoteketan, jatetxeetan, bulegoetan".
Orivek aurreratu du administrazioaren neurri motaren araberakoa izango dela ikastaroen hasiera: "Aproposa izango litzateke aurretik edukitzea, eta ez orain, hilaren amaieran".
Oriverentzat, ikasturte berrirako prestatutako prebentzio neurrien inguruko informazioa falta da, eta "hezkuntza telematikora bueltatzea buruhauste handia izango litzateke familientzat". Inguruko beste estatu batzuetan ikus daitekeenez, "funtsezkoa da birusaren eragin-tasa murriztea erkidego mailan, 50, 100.000 biztanleko".
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du: