Gizartea -

Koronabirusa

Hiru adineko hil dira Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetan

Azken egunetan sei pertsona hil dira: lau Bizkaiko zahar-etxeetan eta bi Gipuzkoako egoitzetan.

COVID-19ko bigarren agerraldian lau pertsona hil dira. Irudia: EFE.
Zaharetxea
COVID-19ko bigarren agerraldian lau pertsona hil dira. Irudia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur jakitera eman duenez, adinekoen egoitzetako beste bi erabiltzaile hil dira, hortaz, COVID-19ko pandemiaren bigarren agerraldian lau pertsona hil dira guztira.

Gipuzkoaren kasuan, COVID-19arekin diagnostikatutako adineko pertsona bat hil da azken orduetan, Donostiako Hermano Garate-San Ignacioko egoitzaren erabiltzaile bat.

Pandemiaren bigarren agerraldian egoitzako erabiltzaileen artean izan den bigarren heriotza da. Oraingoz, birusak ez du eraginik izan Gipuzkoako beste zentroetako erabiltzaileengan.

Hildakoa ospitaleratuta zegoen osasun egoera delikatuagatik, Donostiako egoitza bereko 90 urteko emakumea bezala, duela hamar egun hil baitzen COVID-19an positibo eman ondoren.

Eider Mendoza foru bozeramaileak adierazi duenez, azken orduetan beste bi positibo antzeman dituzte zentro horretako erabiltzaileen artean, eta dagoeneko zazpi dira diagnostiko positiboa dutenak. Horietatik sei Eibarko Ospitaleko planta soziosanitarioan daude, eta zazpigarrena Donostiako Ospitalean.

Azken orduetan Bizkaiko egoitzetan egindako PCR proben emaitzen artean 83 erabiltzailek eman dute positibo, duela bi egun baino 52 gehiago.

Beste hamar erabiltzaile ospitaleratuta daude, positibo eman dutela baieztatuta. Egoitzetako 69 langile kutsatu daude, eta beste 78 isolamenduan, baina Covid-19a dutela baieztatu gabe.

Egun lau zentro daude kaltetutako egoiliarrak dituztenak: Truiuondo-Zamudio (26), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (28), Elorduy-Barrika (28) eta Miranda Fundazioa (1).

Gainera, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak 80 pertsona hartzen ditu. Horietatik, 59 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 21 pertsona, berriz, hauskortasun-egoeran daude, eta ospitaleratuak izan ostean berrogeialdia egiten ari dira.

Gipuzkoako gainerako egoitza-sarean (65 zentro eta 5.425 leku ditu) ez dago kasu positiborik egoiliarren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia Pertsona edadetuak