Gizartea -
Emakumearen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Almerian, bikotekidea hiltzea leporatuta
Dirudienez, gaur goizean burutu du krimena gizonezkoak. Orain, atxilotuta jarraitzen du Guardia Zibilen eskuetan.
Erredakzioa
Puebla de Vícar (Almeria) herriko Udaltzaingoak 43 urteko gizonezko bat atxilotu du, 41 urteko bikotekidea hiltzea egotzita. Goizean topatu dute gorpua, etxean.
Dirudienez, gaur goizean bertan egin du krimena gizonezkoak. Orain, atxilotuta dute, Guardia Zibilen egoitzan. Almeriako Komandantziako iturriek 09:30ean izan dute horren berri.
Gobernuak Almerian duen Ordezkariordetzaren arabera, biktimak ez du inoiz salaketarik jarri bikotekidearen kontra.
Ikerketaren iturrien arabera, biktimak adingabeko alaba bat omen zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea