Gizartea -

Portugalete

Sutea nahita piztu zela ziurtatu dute Portugaleteko gaztetxeko kideek

Kolektiboak deituta manifestazioa egin dute arratsaldean, Portugaleten, "gaztetxearen aurkako erasorik" onartuko ez dutela salatzeko.

Gaztetxeko kideak eguerdiko prentsaurrekoan. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Gaztetxeko kideak eguerdiko prentsaurrekoan.
Sutea nahita piztu zela salatu dute Portugaleteko gaztetxeko kideek

1:9

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleteko Karmengo ikastetxea zenaren eraikin zaharrean dagoen Sastraka gaztetxea bart erre dute, eta gaztetxeko kideek adierazi dutenez, ez dute "inolako zalantzarik" sua "intentzio txarrez eragindakoa" izan dela. Kolektiboak manifestazioa deitu du astearte honetarako, 19:00etan, Portugaleten, "gaztetxearen aurkako erasorik" onartuko ez dutela salatzeko.

Gaztetxearen aurrean egindako agerraldi batean (duela zortzi urtetik abandonatuta zegoen), dozena bat gaztek ohar bat irakurri dute, bertan, astelehen gaueko 22:00ak aldera izandako sutea nahita eragindakoa izan dela baieztatzeko frogak dituztela adierazi dute.

Froga gisa aipatu dituzte eraikineko pareta eta zoruan agertu diren pintaketak eta su itzaltzera bertaratu ziren suhiltzaileekin izan dituzten elkarrizketak.

Sastraka gaztetxeko ordezkariek adierazi dutenez, "nazka, amorrua, inpotentzia eta mina" sentitzen dute une honetan gertatutakoaren aurrean, eta gaineratu dutenez, ez da Portugaleten, "interes ekonomiko eta espekulatiboekin, horrelako ezaugarriak dituen eraikin batek su hartzen duena", eta "hotela zaharra edo Miramar zinema" aipatu dituzte adibide gisa.

Era berean, oraindik gertakarien bertsio argi bat eskaintzeko goiz bada ere, euren ikuspuntutik, "beste faktore bat ere badago: azken aste eta hilabetetan, medio nagusiek okupazioaren aurkako gerra hasi dute, okupazioa bera fribolizatuz zein kriminalizatuz eta iritzi publikoa kapitalaren interesen zerbitzura jarriz".

Gazte talde horrentzat, "estrategia zikin horrek bere fruituak eman ditu eta emango ditu hemendik aurrera ere", baina egoerari aurre egingo diotela gaineratu dute, indartsu daudelako, "Sastrakan sortutako ilusio eta proiektuak aurrera darrai inoiz baino sendoago". Hori dela eta, manifestazio bat egin dute gaur arratsaldean Portugaleteko kaleetatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak