Gizartea -

Desagerpena

Iruñean desagertutako 16 urteko neska baten bila ari dira

VOST Euskadik argitaratutako datuen arabera, baliteke Gipuzkoan egotea.

Mireya Cortes Martinez abuztuaren 14an ikusi zuten azkenekoz. Irudia: VOST Euskadi.
Desagertutako emakumearen irudia
Mireya Cortes Martinez abuztuaren 14an ikusi zuten azkenekoz. Irudia: VOST Euskadi.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean bizi den 16 urteko neska baten desagerpena ikertzen ari dira, eta baliteke, egun, Gipuzkoan egotea, VOST Euskadiren arabera.

VOST Euskadiren Twitter kontuaren bidez zabaldutako mezuaren arabera, Mireya Cortes Martinez da desagertua, 1,65 neurtzen du, gorpuzkera mehekoa da eta ilea uhindua eta gaztaina-kolorekoa du.

Abuztuaren 14an desagertu zen, eta laranja koloreko soineko motz batekin eta kirol zapatila beltzekin jantzita zihoan.

VOST Euskadik informazioa gehiago eskaini dezaketen pertsona guztiei SOS Deiekin harremanetan jar daitezela eskatu die, 112 telefonoaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gipuzkoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak