Gizartea -

Koronabirusa

Gizon bat atxilotu dute Burlatan, maskara jartzeari uko egiteagatik

Gizonak maskara jartzeari uko egin zionez, tokian bertan atxilotu zuten, une horretan agenteak iraindu eta haien aurka oldartu zen. Agintaritzari aurre egitea eta desobeditzea egotzi diote.

Maskara bat, kalean botata. Artxiboko argazkia: EFE
Maskara bat, kalean botata.
Maskara bat, kalean botata. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak eta Burlatako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu dute herri horretan, maskara jartzeari uko egin eta agenteen eskaerei bortizki erantzun zielako. Hori dela eta, desobedientzia eta erresistentzia delituak leporatu dizkiote, Espainiako Poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Gertakariak Burlatako establezimendu batean jazo ziren, bezero batek maskara jartzeari uko egiten ziolako. Hala, denda horretako arduradunek Burlatako Udaltzaingora deitu zuten, eta gertatutakoa azaldu ostean patruila bat bertaratu zen.

Alabaina, gizonak maskara jartzeari uko egin zionez eta indarkeriaz erantzun zuenez, udaltzainek Espainiako Poliziaren laguntza eskatu zuten. Gauzak horrela, gizona atxilotu zuten, une horretan agenteak iraindu eta haien aurka oldartu zelako.

Arrazoi horregatik, beraz, agintaritzari aurre egitea eta desobeditzea egotzi diote gizonari.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Munduko Osasun Erakundea Maskarak covid-19