Gizartea -

KORONABIRUSA

Celaak sei urtetik maskara erabiltzea eta haurrei tenperatura hartzearen alde egin du

Gainera, Hezkuntza Ministerioa koronabirusarekin gaixo dauden haurren gurasoei laguntzeko formuletan lanean ari da: baimen ordaindua eta gaixotasunagatiko baja ezartzea.

Ikasgela bat deseskalatzean. Argazkia: EFE.
Ikasgela bat deseskalatzean. Argazkia: EFE.
Ikasgela bat deseskalatzean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Hezkuntza ministroak maskara sei urtetik aurrerakoek erabiltzearen alde eta tenperatura hartzeko metodo konbinatu baten alde egin du. Aldi berean, eskolara itzultzearen inguruan “gehiegizko alarma” sortu dela defendatu du.

Gainera, koronabirusa duten seme-alabak zaintzeko etxean geratu behar duten gurasoei laguntzeko bi formula lantzen ari da Hezkuntza Ministerioa. Celaak azaldu duenez, baimen ordaindua eta gaixotasunagatiko baja ezartzea dira aztertzen ari diren aukeretako batzuk.

Ostegun honetan Celaak eta Salvador Illak (Osasun ministroa) bilera bat egingo dute autonomia erkidegoetako kontseilariekin ikasturtearen hasiera eztabaidatzeko. Ministroak dagoeneko aurreratu du "eskolak irekitzea negoziaezina" dela, eta "presentzialtasuna dela kontzeptu orokorra".

Celaak argitu duenez, bihar aztertuko dituzten neurriak ekainetik ezagutzen zituzten autonomia erkidegoek, baina orain egungo egoera epidemiologikora egokitu beharko dituzte.

Doikuntza horietako bat maskararen "erabilera orokorragoa" izango da, sei urtetik aurrera, ministroak esan duenez.

Tenperatura hartzeari dagokionez, Celaak sistema konbinatu baten aldeko apustua egin du: ikastetxeetara sartzean eta ikasgeletan. Modu horretara, ilarak saihestu nahi direla azaldu du.

Ministroak azaldu duenez, bi formula erabiltzen dira haurrak sukarrarekin eskolara joan ez daitezen: gurasoen erantzukizunpeko adierazpen bat sortzea, edo "gurasoek modu frogagarrian jakin behar dute hala izan behar duela, eta ikastetxeari erantzun espezifikoa eman behar diote".

Ministroak esan du eskola dela, une honetan, ingururik seguruena, kutsatze bat goiz atzemateko; kasu horretan, gela batean isolatuko lukete eta Osasun Sailari jakinaraziko liokete.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua bideoak Gaixotasunak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntzako albisteak 2024 Osasunari buruzko albisteak Umeak albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Maskarak