Gizartea -

Trafiko istripua

Azpeitiko istripuan asteartean zauritu zen auto gidaria hil da

Asteartean, 13:00ak aldera, Landetako zuzengune inguruan izan zen istripuan 22 urteko motorzale bat ere hil zen. Gertatutakoa argitzeko, Ertzaintzak lekukoen laguntza eskatu du.

Gi-2634 errepidea. EiTBren bideo batetik ateratako argazkia
Gi-2634 izandako istripuaren irudia.
Azpeitian motor gidari bat hil zen istripuaren lekukoen bila ari da Ertzaintza

0:32

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean Azpeitian (Gipuzkoa) motorra batekin talka egin zuen auto gidaria hil egin da asteazken honetan, zaurien ondorioz, Azpeitiko Udalak ETB-ri baieztatu dionez. Gidariak 20 urte zituen eta Donostiako Ospitalean artatu zuten.

Ertzaintzak asteartean Gi-2634 errepidean, Landetako zuzengunean, 22 urteko motorzale bat hil zen istripuaren lekukoen laguntza eskatu du.

Ohar baten bidez, Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateak laguntza eskatu die 13:00ak aldera ezbeharraren izan zenean, inguruan zeuden lekukoei.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta ezbeharraren inguruko datuak eman ditzaketen lekukoen laguntza behar du. Informazioren bat eman dezaketenek atestatuen sailarekin jar daitezke harremanetan 943 53 91 25 telefonoan.

Istripuan Suzuki motor batek eta Chrysler 300C ibilgailu batek talka egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Gipuzkoa Azpeitia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak