Gizartea -
Ekologisten arabera
Nerbioi Beherekoa da Euskadiko aire kutsatuena
Gune honetan sortutako kutsadura ingurura zabaltzen da, Ekologistak Martxan taldeak aurkeztutako txostenaren arabera.
Erredakzioa
Nerbioi Behereko biztanleak, bereziki Bizkaian bizi direnak, dira aire kutsatuena arnasten dutenak,Ekologistak Martxan taldeak aurkeztutako txostenaren arabera.
Euskadin hirurogei neurketa-gunetan baino gehiagotan egindako datuak bildu dituzte txostenean eta, honen arabera, Nerbioi Beherea da EAEko gunerik kutsatuena, jasaten dituen "industria aktibitate eta zirkulazio ugaria" direla eta.
Txostenaren arabera, gune honetako kutsadura ingurura zabaltzen da eta, horrez gain, "bertatik urrun dauden tokietako kutsadura indizeak ere handitzen ditu". Inguru kutsatuenak Nerbioi Beherea (Bizkaia), Urola Garaia eta Oria Garaia (bi hauek Gipuzkoan) dira. Gune hauetan,Munduko Osasun Erakundeak urtean onartzen dituen kutsadura balioak gainditzen dituzte.
Ibaizabal (Bizkaia), Bizkaiko kostan eta Donostialdean (Gipuzkoa) ere onartutako balioak gainditu dituzte.
Ozono troposferikoak Araba, Debagoienean (Gipuzkoa) eta Ibaizabalen izan zuen eragina 2010ean.
Horrela, Urkiolako (Ibaizabal) eta Eltziegoko (Arabako Errioxa) neurketa estazioetan 26 eta 27 egunetan gainditu zituzten 2010ean europar legediak ezarritako gehienezko balioak. Legearen arabera, ordea, hiru urtean 25 egunetan soilik gainditu daitezke gehienezko balioak.
Datu horiek gorabehera, dena den, txostenaren arabera Espainiako airearen kalitateak "hobera egin du 2008tik hona, krisi ekonomikoa dela eta, batez ere".