Gizartea -

Seismoen eraginez

Hierroko 53 pertsona uhartetik atera dituzte lur-jausien arriskuagatik

Kanarietako Autonomia Erkidegoko Gobernuak amaitutzat eman du gaueko lehen orduetan hasitako prebentziozko ebakuazioa, Hierroko lurrikarek luiziak sortzeko arriskuaren aurrean.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanarietako Gobernuak amaitutzat eman du gaueko lehen orduetan hasitako prebentziozko ebakuazioa, Hierroko lurrikarek luiziak sortzeko arriskuaren aurrean. Azkenean 53 pertsona ebakuatu dituzte, hasiera batean 300 aurreikusi bazituzten ere.

Lunchon, Pie Risco, Los Corchos, Las Puntaseko zati bat eta Ginea ebakuatu dituzte. 53 pertsona atera dituzte guztira; horietatik 38 senideen etxera joan dira euren kabuz, eta besteak Valverdeko eskola-egoitzara eraman dituzte.

Toki horietan, luiziak jasateko aukera handia dago, fenomeno meteorologiko txarren ondorioz; euriteek eta haizeteek eraginda, esaterako.

Asteazken honetan, Fronterako ikastetxeak eta Los Roquilloseko tunela itxita egongo dira, berriro irekitzeko erabakia hartu arte.

Kanarietako Gobernuak lasaitasun mezua bidali die herritarrei, irailaren 23tik alarma maila horian egon arren, "ez delako berehalako erupziorik espero".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea