Gizartea -

COVID-19

13 positibo atzeman dituzte Ertzaintzaren Gasteizko komisarian

Kutsatuekin harreman zuzena izandako beste 32 lagun ere konfinatuta daude, PCR proben emaitzen zain.

Ertzainak Gasteizko alde zaharrean. Argazkia: EFE
Ertzainak Gasteizko alde zaharrean
Ertzainak Gasteizko alde zaharrean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren Gasteizko polizia-etxean diharduten 13 langilek COVID-19an positibo eman dute azken 10-12 egunetan, eta egun, isolatuta daude euren etxeetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Kutsatuekin harreman zuzena izandako beste 32 lagun ere konfinatuta daude, PCR proben emaitzen zain.

Segurtasun Sailak baieztatu du Osalanek eta Osakidetzak zehaztutako protokoloak jarraitzen ari direla eta, osasun adituek eta epidemiologoek hala eskatuz gero, neurri gehiago ere hartuko lituzketela.

Bien bitartean, "ezarritako protokoloak zorrotz" ari dira betetzen. Komisaria garbitzen eta desinfektatzen ibili dira, eta "prebentziorako eta higienerako elementuak ere banatu" dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa