Gizartea -

Koronabirusa

Lau pertsona hil dira azken orduetan Bizkaiko adinekoen egoitzetan

189 egoiliarrek dute koronabirusa lurralde historikoko erresidentzietan, eta 86 langile daude kutsatuta.

PCR proba erresidentzia batean. Argazkia: EFE
PCR proba erresidentzia batean.
PCR proba erresidentzia batean. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko adinekoen egoitzetan lau hildako izan dira azken orduetan, eta 14 dira guztira COVID-19arekin hil direnak pandemiaren bigarren boladan. Gainera, 189 egoiliar daude kutsaturik, azken zenbaketan baino sei gehiago. Langileen artean 86k eman dute positibo, eta 78 isolatuta daude, oraindik COVID-19a duten edo ez konfirmatzeko zain.

Foru Aldundiak emandako datuen arabera, Bizkaian baimena duten 155 erresidentzien sarean —10.748 pertsonarentzako lekuarekin—, zortzi zentrok dute kutsatutako egoiliarren bat: Truiuondo-Zamudio (11), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (30), Elorduy-Barrika (32), Ballesol-Bilbao (5), IFAS-Elorrio (15), Albiz Santiago Llanos-Sestao (13), Fundación Miranda-Barakaldo (1) eta Avellaneda-Sopuerta (1).

Positibo eman eta erresidentzian dauden pertsonak 108 dira, azken zenbaketan baino lau gehiago, eta ospitaleetan, berriz, 16 daude. Hala, azken 48 orduetako kopurua mantendu egin da.

Birjinetxeko unitate espezializatuan 93 pertsona daude. Horietako 65 adinekoen egoitzetako egoiliarrak dira, eta gainontzeko 28ak ospitalean egon ondoren ahultasun egoeran dauden pertsonak.

Pandemia hasi zenetik, Bizkaiko erresidentzietako 1.631 egoiliar osatu dira.

Era berean, azken orduetan lau pertsona hil dira COVID-19arekin Bizkaiko erresidentzietan. Beraz, bigarren oldean 14 egoiliar hil dira guztira.

Bestalde, 86 langilek dute koronabirusa, azken zenbaketan baino hiru gutxiagok, eta 78 isolatuta daude, emaitzen zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Bizkaiko Foru Aldundia Adinekoei buruzko albisteak