Gizartea -

Nafarroa

Kalean edateko Mendillorrin bildutako 70 gazte sakabanatu ditu Iruñeko Udaltzaingoak

25 pertsona salatu dituzte kalean edateagatik, beste 14 musukoa ez eramateagatik, beste lau polizien aginduak ez betetzeagatik eta beste bat segurtasun distantzia gorde barik erretzeagatik.

Gazte talde bat, kalean edaten, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Gazte talde bat, kalean edaten, artxiboko irudi batean
Gazte talde bat, kalean edaten, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalean edateko goizalde honetan Mendilorrin bildutako 70 gazte sakabanatu ditu Iruñeko Udaltzaingoak. Gertaera 04:15ean jazo da. Udaltzaingoko hainbat patruila bertaratu dira, eta taldea disolbatu eta hainbati zigorra jarri diete.

Izan ere, 25 pertsona salatu dituzte kalean edateagatik, beste 14 musukoa ez eramateagatik, beste lau polizien aginduak ez betetzeagatik eta beste bat segurtasun distantzia gorde barik erretzeagatik. Gainera, musika-ekipo eta bozgorailu banarekin zarata eragiteagatik beste pertsona bat salatu du Udaltzaingoak.

Udaltzaingoak azaldu duenez, "oso lanpetuta" ibili dira gau osoan, osasunarekin eta herritarren segurtasunarekin lotutako urraketengatik bereziki.

Zehazki, zaratekin lotuta zazpi etxebizitzatan izan dira. Horietako batean, San Juan auzoan, festa egiten ari ziren 10 pertsona salatu dituzte, jarrera zakarrak leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Koronabirusa