Gizartea -
Garatzen jarraituko dute
HIESaren aurkako txerto batek % 90eko erantzun inmunea du gizakiengan
Txerto honen garapena duela 10 urte hasi zuten, eta zehazki, B subfilumean izaten du eragina, Europan eta Amerikan ohikoagoa da hori.
Erredakzioa
Ikerkuntza zientifikoen kontseilu gorenak HIESaren kontrako txerto bat (berak garatu eta patentatu du) aurkeztu eta % 90eko erantzun inmunea du gizakiengan adierazi du. Gainera, efektu horiek gutxienez kasuen % 85etan urtebete irauten dutela jakinarazi dute.
"Txertoa erabat segurua" da, esan du ikertzaile batek. Txertoaren garapena duela 10 urte hasi zuten, eta zehazki, B subfilumean izaten du eragina, Europan eta Amerikan ohikoagoa da hori.
Gainera, ez du bigarren mailako efektu larririk, txertoa jarri zaien pertsona guztietatik inoren osasuna ez delako kaltetu. Gehienak edozein txertok sortzen dituzten arazoak izan dira, gehienbat, injekzioa jartzen den gunean.