Gizartea -

Koronabirusa

Murga: "Hazkundea motelagoa izaten ari da, baina ez dago joera aldaketarik"

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren ustez, "familia bilera batek dakarren arriskua gutxiesten ari da".

Nekane Murga. Argazkia: EFE.
Nekane Murga.
Positibo kopuruen hazkundea etengabea izan da abuztuan

1:29

Radio Vitoria | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Murgaren hitzetan, igandeko datuen arabera, positiboen kopurua "apur bat" jaitsi da. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Radio Vitorian emandako azalpenen arabera, horrek ez du joera aldaketa islatzen. "Hazkundea martxoan baino motelagoa izaten ari da, baina oraindik ez gaude joera aldaketa batean", esan du.

Sailburua kezkatuta agertu da ikasturtearen hasierarekin eta lanera itzultzearekin: "Jakin behar dugu egunerokotasunera itzultzea ez dela beste urte batzuetan bezala izango, birusa presente baitago".

Murgak iragarri duenez, antigenoen test berriak balidatzeko prozesuan daude: "PCR testek ez bezala, horiek berehala ematen dute emaitza, eta horrela denbora irabazten da kutsatutako pertsona isolatzeko".

Euskadiko ospitaleen egoeraz galdetuta, "egungo datuak ezin dira martxoan emandakoekin alderatu", horren aburuz; izan ere, "birusaren hazkunde-abiadura askoz ere txikiagoa da, eta ospitaleratzeak lasaiago gertatzen dira".

Murgaren ustez, ezin da berriro konfinamendua ezarri. "Hartzen ari diren neurrien helburua gaixotasuna kontrolpean izatea da, gizartea berriro ez geldiarazteko", azaldu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Osakidetza EAE albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Covid birusaren olatu berria