Gizartea -
COVID-19
57 ertzainek positibo eman dute koronabirus proban eta 93 koarentenan daude
Kutsatutako berrien artean, % 45,3 Bizkaian atzeman dituzte; % 40, Araban eta % 14,7, Gipuzkoan.
Agentziak | Erredakzioa
Gaur-gaurkoz, Ertzaintzako 57 agente daude koronabirusak jota, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Ertzaintzaren sindikatuei emandako azken datuen arabera.
Ia 60 kasu horien % 45,3 Bizkaian atzeman dituzte; % 40, Araban, eta % 14,7, Gipuzkoan. Horrez gain, 93 agente berrogeialdian jarri dituzte.
Gasteizko ertzain-etxean abuztuaren 17an izandako agerraldiari dagokionez, bihar egingo dituzte azken PCR probak. Guztira, 13 positibo zenbatu dituzte, eta 32 agente koarentenan daude.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea