Gizartea -
KORONABIRUSA
Nafarroan auzitara eraman duten lehen kasua, txakurra paseatzera atera zuen batena
Txakurra paseatzen ari zela etxetik gehiegi urruntzeagatik jarri zioten isuna. 600 euroko isuna jarri zioten, baina erdia ordaindu behar zuen, goiz ordainduz gero.
AGENTZIAK | EFE
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak alarma-egoeran jarritako salaketen artean epaitegietara eraman duten lehen auzia epaitu du astearte honetan. Iruñeko bizilagun bat txakurra paseatzen ari zela etxetik gehiegi urruntzeagatik jarritako isun bategatik izan da.
Martxoaren 28an, Iruñeko Udaltzaingoaren agenteek bizilaguna etxetik 800 bat metrora topatu zuten, eta 600 euroko isuna jarri zioten, baina erdia ordaindu behar zuen, goiz ordainduz gero.
Herritarrak, baina, helegitea jarri zuen; izan ere, horren abokatuaren esanetan, une hartan "guztiz baimendurik" zegoen etxe-animaliak paseatzea. Gainera, horren hitzetan, arau-hauste larria izateko, ez da soilik araua hautsi behar (eta ez du uste hori gertatu zenik), agintaritzaren agenteei desobedientzia ere egon behar baita tartean, eta bere bezeroa segituan itzuli zen etxera, azaldu duenez.
Iruñeko Udaleko abokatuaren aburuz, ordea, nahiz eta alarma-egoeran etxe-animaliak kalera ateratzeko baimena izan, osasun-egoera muturrekoa zen eta nahitaezkoa zen arauak zorrotz betetzea. Horregatik, helegitea jarri duena etxetik 800 metrora zegoela eta etxetik 550 metrora txakurrarekin ibiltzeko gune bat bazuela gaineratu du.