Gizartea -

Koronabirusa

Ezingo dute baja hartu seme-alabak koarentenan baina PCR negatiboarekin dituztenek

Nolanahi dela, beharren arabera, lanaldia % 100era arte murrizteko aukera izango dute langileek, duela hilabete batzuk Lan Ministerioak martxan jarritako planean jasotzen denez.

Aita eta alaba, parketik paseoan. EFEren artxiboko irudia
Ezingo dute bajarik hartu seme-alabak koarentenan bana PCR negatiboarekin dituztenek
Aita eta alaba, parketik paseoan. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seme-alabak koarentenan baina PCR negatiboarekin dituzten gurasoek ez dute ordaindutako baja hartzeko eskubiderik izango, Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramaileak astearte honetan argitu duenez.

Nolanahi dela, beharren arabera, lanaldia % 100era arte murrizteko aukera izango dute langileek, duela hilabete batzuk Lan Ministerioak martxan jarritako planean jasotzen denez.

Hain zuzen ere, pandemia hasi zenean onartu zuten plan hori. Helburua zen beharginek malgutasun handiagoa izatea lanean, kontziliazioa bermatze aldera. Esan bezala, ordaindugabeko lanaldi murrizketak baimendu zituzten orduan, lanpostutik kaleratzeko arriskurik gabe.

Jakina da COVID-19arekin kutsatutako gaixoekin harreman estua izan duten pertsona guztiek koarentena egin behar dutela. "Argi dago positibo eman duten umeen gurasoak gertuko eta zuzeneko bizikideak direla, eta beraz, ordaindutako baja hartzeko aukera izango dute; ez, aldiz, PCR proban emaitza negatiboa izan duten umeen gurasoek", azaldu du.

"Kasuistika ezberdinak egongo dira, osasun egoeraren arabera", adierazi du Monterok Ministro Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, kazetariek egindako galderei erantzunez.

Ildo horretan, ministroak azpimarratu du positibo eman duen pertsona baten bizikide guztiek halabeharrez egin beharko dutela koarentena, eta kasu horretan ordaindutako baja izango dutela lanean, "inguruan kutsatze gehiago izan ez dadin".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Umeak Koronabirusa Telelana